BIOGRAFIA

Irakaslea eta psikologia ikasketak eginak ditut. Hogeita hamar urtetik gora daramatzat irakasle bezala lanean, ikastolan hasieran eta eskola publikoan orain. Azkeneko urteotan Ikt-rekin lotutako  ikastaroak egiten ditut. Mende berri honetan  asko eta azkar aldatzen doan irakaskuntzara moldatu nahian, nire prestakuntza egokitzen eta hobetzen saiatzen naiz.  Etengabeko formakuntza inoiz baino beharrezkoagoa eta errazagoa da. Proiektu berriak asmatzea eta ilusioak berriztatzea guztiontzat onuragarriak dira. Blog honetan biltzen ditut ikastaroetan ikasten joan naizena, batez ere teknologia berriekin zerikusi duten tresnekin ,eta bide batez, nire lanerako erabilgarriak direnak ikasleekin aplikatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario